elizondo. Joan zen asteburuan abiatu ziren Baztanen inauteak. Anizen izan zen lehenbiziko hitzordua. Aniztarrek eta berroetarrek elkarrekin ospatzen dituzte inauteak, hasteko Anizen eta atzo bigarren txanda Berroetan. Aniztarrek bisita bueltatu zieten ondoko herrikoei. Oronozen ere inauteriak ospatu dituzte, ortzegunean baserrietan ibili ziren, ortziralean herrian, eta atzo herrian hasi eta Zozaiara joan ziren F.A.G./Argazkia: Maitane Maritorena