bera. Joan den irailean aurkeztu zuten mugimendu musikal eta soziala sustatu zuten emakumeen (Ella Fitzgerald, Nina Simone, Aretha Franklin...) borroka ardatz duen Dama Beltzak proiektua. Orduz geroztik Estitxu Pinatxo abeslari beratarraren eta Mikel Santxez gitarra-jotzaile lesakarraren lana batean eta bertzean erakutsi dute. Hurrengo hitzorduak dagoeneko prest dituzte: gaur 18.00etan kultur etxean izanen dira. Argazkia: utzitakoa