elizondo. Kantuak dion bezala “kalerik kale ohitura zaharrak berritzeko asmoz”, atzo goizean, Santa Ageda bezpera izaki, urtero bezala, Baztan Ikastolako ikasle eta irakasleak, baita guraso batzuk ere, Elizondoko karriketan barrena kopla kantari, eskean ibili ziren, “eztarriz fin” dabiltzala erakutsiz. Talde desberdinak osatu zituzten eta herriko xoko desberdinetan barrena bakoitzari zegokion kopla kantatzeko geldialdiak egin zituzten karrikaz karrika, bakoitzak bere makila eskuan, ateri zegoela arpobetxatuz. F.A.G./Argazkia: Ondikol