lesaka - Arbolaren Eguna antolatu dute otsailaren 16an eta 23an Gardelkopagoeta inguruan. Lehenbiziko larunbatean, eremua garbitu, piketeak sartu, zerrakura egin eta gisako lanetan ariko dira. Hurrengoan, berriz, zuhaitzak landatuko dituzte. Helduak 08.00etan abiatuko dira eta haurrak 09.00etan. Udalak, Beti Gaztek, Irain eskolak eta Tantirumairu ikastolak antolatu dute ekitaldia, ArcelorMittal lantegiaren laguntzarekin. - A.A.A.