LESAKA - Inauterietan zakozar ateratzeko intentzioa dutenak bilera batera deituak daude larunbatean 16.30ean Arrano elkartean. Horretaz gainera, Arrano elkarteak dei berezia egin du inauterietako igandean zakozarrak prestatzeko laguntzaile bila. Zakozarrak belarrez bete eta josteko nahi duten guztien laguntza eskertuko dutela jakinarazi dute elkartetik. - A.A.A.