elizondo - Baztango Berdintasun Zerbitzuak hainbat ekitaldi antolatu ditu ondoko egunetarako. Feminismo baserritarra eta elikadura burujabetza, ze erronka ditugu Baztanen? izenburupean, gaur 18.00etan Arizkunenean, Mugarik Gabe erakundeko Maialen Chantre eta Mayu Serreauk solasaldi bat eskainiko dute. Bertzalde, bi ipuin kontaketa saio antolatu ditu haurrendako. Amaia Elizagoienek, Ameli eta xirrikituen jostunek ipuin kontaketa musikatua eskainiko du igandean Iruritako Gizarte Bilgunean, 18.00etan eta martxoaren 5ean, 17.00etan, Elizondon, liburutegian. - F.A.G.