bera. Berako inauteriak borobiltzeko Inauteri Astelehen goizean baserriz baserri Zingar-Arrautze eskean ibili ziren mozorrotuak. Herrian ere hainbat mozorro eta karroza ikusgai izan zituzten. Aurten, Iñude eta artzaien konpartsa lehen aldiz atera zela 90 urte eta ohitura hori berreskuratu zela 40 urte bete dituzte Beran. Lesakan ere karrozak astelehen eguerdian atera ziren eta Etxalarren asteartean, inauteriak bukatzeko. Argazkia: utzitakoa