lesaka - Lesaka eta kultura; biziberritu nahi duzu? goiburupean solasaldia antolatu du Lesakako kultura zaleak taldeak larunbatean 11.00etan udaletxeko pleno aretoan. Gotzon Barandiaran idazlea eta Ximun Fuch an-tzerkigile eta zinemagilea izanen dira hizlari. Lesakako kultura zaleek diotenez, “kultur elkarte, talde eta eragile aunitz daude herrian, baina azken aldian ez ote dugu inertziaz funtzionatzen?”. Bertze esperientzietatik ikasteko solasaldirako gonbitea egin dute. - A.A.A.