malerreka - Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak, eta Ituren eta Eratsungo udalek Malerrekako Kultur Bira antolatu dute. Kultur bira hau antolatzen den zazpigarren urtea izanen da. Martxoaren 23an eta martxoaren 30ean, Iturenen eta Eratsunen, hurrenez hurren, izanen dira doako emanaldiak.

Larunbat honetan 19.30an Udaletxeko ganbaran Mikel Martinez aktore ezagunak Tabernaria. Instrukzioak botatzeko ondo bat kaña bakarrizketa eskainiko du. Taberna baterako bakarrizketa da. Tabernariak bere ohiko bezeroak konbokatu ditu, kaña bat ondo botatzen erakusteko. Aitzakia bat da, bere kezkak, arrangurak, ilusioak eta desio frustratuak azalera-tzeko. Formari dagokionez, egitura berezia proposatzen du, istorioa atzetik aurrera kontatzen delako. Hau ez da kapritxo estetiko bat, narrazioaren muinarekin lotuta baitago: denbora eta ekonomia eredu berrien gatazka.

Ondotik, 20.30ean, Palenka&Julian musika hirukoteak kontzertua eskainiko du leku berean. Palenka 2004an Hendaian sortutako taldea da, eta Pavel Polasek eslobakiarrak eta Lenka Polaskova txekiarrak osatzen dute. 2016an Julian Cobzaru musikari errumaniarra batu zen taldera. Taldekideen jatorri ezberdinen ondorioz, sortzen duten musikan nahasketa berezia sortu da, musika eslabiarra, balkanikoa, swing-a, runba?

hilaren 30ean Eratsunen Martxoaren 30ean, larunbatean 11.00etan Eratsungo eskolan izanen da Pello Añorga ipuin kontalaria. 13.00etan Malerreka kantuz eginen da Eratsungo karriketan barna.

18.00etan, Bakarrizkanta bakarrizketa eskainiko du urte asko Euskal Herrian daramatzan Barry Manley irlandarrak. Hizkuntzak betidanik gustatu izan zaizkio eta bertan geratzea erabaki zuenean euskara ikasi behar zuela argi ikusi zuen, baita ederki ikasi ere. Manleyk, umorea eta musika lagun, ikuskizun ederra eskainiko du Eratsunen. Akitzeko, 21.00etan afari autogestionatua eginen dute Elitxen.