elizondo - Cederna-Garalur erakundeak Ogasunarekin tramiteak online nola egin Ziurtagiri Digitalarekin eta fakturen diseinua ikastaroa antolatu du apirilaren 2rako. Elizondon, Arizkunenea kultur etxean burutuko da aipaturiko ikastaroa, 10.00etatik 12.30era. Izena emateko baztan@cederna.es helbide elektronikora idatzi behar da edo Marian Zestau Baraibar, Baztan-Urdazubi-Zugarramurdiko Enplegu eta Garapen Agentziako teknikariarekin harremanean jarri, 948 58 05 61 edo 606 408 613 telefonora deituz. - F.A.G.