zugarramurdi - Korrika Kulturalaren baitan, bihar 19.30ean Zugarramurdiko Sorginen Museoan Emak bakia baita, Oskar Alegriaren dokumentala ikusteko aukera izanen da. Zuzendaria bera bertaratuko da eta proiekzioaren ondotik berarekin solasaldi bat burutuko da. Dokumentalak Man Ray amerikarrak 1926. urtean egin zuen Emak Bakia filmean, protagonista etxe baten bila dabil eta bidaia hori kontatzen da; dokumentalean, bilaketa hori islatzen du Oskar Alegriak. - F.A.G.