lesaka - Lesakako Musika Bandak eta Azken Trena taldeak Mikel Laboa, euskal abeslari eta musikagile handia gogoan, 10 urte zu gabe, 85 inguru gure artean lelopean, lan berezia prestatu dute. Apirilaren 6an, 22.00etan eskainiko dute kontzertua Harriondoa Kultur Etxean. Sarrerak 10 eurotan salgai paratu dituzte, Lesakako Zialdo ostatuan eta Telletxea liburudendan eta Berako Xuga eta Errekalde ostatuetan. Zonaldekoak ez direnek ere badute sarrerak erreserbatzeko aukera, 603 467 507 telefonora deituz edo idatziz.

Txoriaren Hegaldia izenburua duen emanaldia eskainiko dute , musika bandako nahiz Azken Trena taldeko kide den Jokin Pinatxo beratarraren musika-konponketei esker. Maddalen Arzallus bertsolaria eta abeslaria izanen da eguneko gonbidatu berezia. - A.A.A.