etxalar - Karmen Etxalarkoa pastoralaren inguruan sortu zen lagun giroa berreskuratzeko eta berriz ere bertan parte hartutakoak elkartzeko kantaldia antolatu dute larunbaterako elizan, ilunabarreko zortzietan. Buhamiak, Jon Itzaina taldea eta Karmen Etxalarkoa pastoraleko kideak ariko dira kantuan eta sarrera doakoa izanen da. - A.A.A.