elizondo - BRT-Menditarrak errugbi taldeak errugbiaren gaupasa antolatu du aurten ere. Taldearen urteko aurrekontua salbatzeko diru iturri garrantzitsua da gaupasa, eta urten ere jendearen babesa espero dute. Larunbatean, Larraintzarren ospatuko da urteroko besta. 21.30ean zikiro afaria izanen da, gero kantu zaharrak izanen dira Joxe Angelen eskutik. Ondoren, Puro Relajo eta Trikidantz taldeak arduratuko dira musikaz eta akitzeko DJ Kirikik girotuko du goizalderarteko giroa. Itzultzeko autobusak izanen dira. Sarrerak salgai daude Doneztebeko Titi ostatuan, Elizondoko Intzan eta Larraintzarko ostatuan. - F.A.G.