doneztebe - Nafarroako kenpo txapelketa jokatuko dute gaur 09.00etan hasita udal kiroldegian. Nafarroako Karate Federazioak antolatu du txapelketa, Doneztebeko Udalaren laguntzaz. Aldi eta leku berean, Bortzirietako lehiaketa irekia ere jokatuko da. Espainiar eta frantziar estatuko klub onenetako 200 kirolari espero dituzte. Sarrera doan izanen da. - A.A.A.