Elizondo - Baztan Musika Eskolak matrikula epea zabalik izanen du gaurtik ortziralera bitartean. Ikasleek 15.00etatik 18.00ak arte musika eskolako bulegoan eman beharko dute 2019/2020 ikasturterako izena. Instrumentu desberdinez gain, haur zein helduendako hizkuntza klaseak eskaintzen dituzte eta baita musika hizkuntza bukatu duten ikasleendako harmonia ere. Irailan bertze matrikula epe bat irekiko dute, irailaren 3tik 6ra bitartean.

Gainera, gaur, 17.30tean, adinekoen egoitzan ikasturte bukaerako kontzertua eskainiko dute. - F.A.G.