elizondo - Heldu den uztailaren 21ean ospatuko da Baztandarren Biltzarra eguna, eta aurtengo besta iragartzeko kartela Miren Karmele Gomez artista elizondarrak egin du. Sinestesiaren bidez, irrintzi baztandar bat irudi bihurtu du Gomezek, kartel desberdina osatuz. Kartela hobeki ulertzeko, bihar ortzirala, 19.30ean Arizkunenea Kultur Etxean, 5 zentzumenetik harago dagoen bertze mundu bat; Nola ulertu Baztandarren Biltzarreko kartela izeneko solasaldia eskainiko du. Sorpresaren bat ere iragarri du biharko. - F.A.G.