elizondo - Bizitzak Biziarazi lelopean, bizitzak erdigunean jarriko dituen eredu bat helburu, prekarietarearen aurkako borroka indartu eta saretzeko helburuz martxa prekarioak antolatu dituzte bijar eta etzirako eskualdean.

Gaur, Baztango Ernaik, Aroztegia? eta gero zer? plataformarekin batera, antolatuta, Lekarozko Aroztegiara bizkleta martxa prekarioa antolatu dute. Hitzordua 18.00etan egin dute Elizondoko plazan, 18.45ean Lekarozko plazan geldialdia egin eta Aroztegiko makroproiektuaren aurkako mosaikoa eginen dute, gero Aroztegiara Joan eta bertan ekitaldi bat eta luntxa izanen dutelarik.

Bihar, Dantxarineara martxa prekarioa antolatu dute Ernai eta Aitzinak. 17.00etan auto-karabana bat abiatuko da Ainhoatik, eta 18.00etan, kalejira aldarrikatzailea eginen dute Dantxarineko bentetan barrena. Martxaren helburua bentetan gazteek pairatzen dituzten lan baldintzak salatzea izanen da. - F.A.G.