BERA - Osasun sexualari buruzko tailerra antolatu du Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak, 15 urtetik goitiko Bortzirietako gazteei zuzendua. Bihar izanen da Berako Beralandetan, 11.30etik 13.30era eta Gib-ari (Giza inmunoeskasiaren birusa, VIH) eta STIari (sexu transmisioko infekzioak) buruzko oinarrizko informazioa, segurtasun praktika erotikoak eta harreman sexualen inguruko jarreraren inguruko informazioa eskainiko du Hiesaren Aurkako Batzorde Hiritarreko sexologoak. Izen-ematea watsappez egin daiteke, 634 22 36 59 zenbakian edo info@bortziriakgz.eus helbide elektronikora idatziz. - A.A.A.