elizondo - Aitzinera segitzen du martxoa akabailan abiatutako Baztan-Errekako 40. Laxoa txapelketak. Ligaxkako partiden ondotik, final laiurdenetan joan-etorriko kanporaketak jokatu dituzte sailkatutako zortzi taldeek, eta horietako lau sailkatu dira final erdietarako: Irurita Olari, Irurita Miguelene, Arraioz Sagardia eta Doneztebe Apezteguia. Irurita Miguelenek Doneztebe Aviari 9-3 irabazi dio bai joanekoan eta baita itzulerako partiduan ere; Irurita Olarik, joanekoan Doneztebe Mikeloren aurka 9-8 galdu arren, itzulerakoan 9-2 gainditu zuen, kanporaketa irauliz; Arraioz Sagardiak iazko txapelduna, Doneztebe The Moment, kanporatu du, joanekoan 9-6 eta itzulerakoan 5-9 gaindituta, eta Doneztebe Apezteguiak Oiz Kokoetxea, bi partidetan 9-8ko aldeko emaitzarekin. - F.A.G.