elizondo - Hemndik guttira abiatuk oden ikasturte berriari begira, Baztan Musika Eskolak, ekainean izena eman ez zutenendako izena emateko epe berria zabaldu du. Irailaren 13a, ortzirala bitartean, 15.00etatik 18.00ak arte musika eskolara jo daiteke matrikula egitera. Akordeoia, pianoa, gitarra, klarinetea, tronpeta, tronboia, saxofoia, zeharkako txirula, biolina edo txistu klaseak eskainiko dituzte bertan. Gainera, gaztetxoek ez ezik, helduek ere instrumenturen bat ikasteko edo musika hizkuntza klaseak jasotzeko aukera izanen dute. Musika hizkun-tza bukatu duten ikasleentzako harmonia ere eskainiko dute. - F.A.G.