elizondo - Inguruko odol.emaileek aukera berri bat izanen dute ondoko egunetan Elizondon, odola emateko. Bihartik ortzegunera bitartean, irailaren 11, 12 eta 13an, Elizondon izanen baita Adonaren autobusa, Foruen Plazaren beheitiko aldean. Bihar eta etzi 17.00etatik 20.30era eta ortziralean, aldiz, goizez, 9.30etik 13.00etara. - F.A.G.