lesaka. Arrano elkartearen eguna ospatu dute lehen aldiz, Kabi bat, hameka hegada goiburupean. Larunbat goizean Agiñara mendi martxa egin zuten eta eguerdi partean triki-bertso-poteoa eta Zubitik Zubira Presoak etxera! Ekimena. Gillemoneko zubiaren gainean, Korapiloak askatzeko unea da, Zubiak presoak etxeratzeko pankarta hedatu zuten. Zikiro-jatea, Haur Txokoa, dantzaldia eta kontzertua izan zuten eguna borobiltzeko. Argazkia: A.A.A.