elizondo - Haizea Loira adituaren eskutik Musikoterapia Haurdunaldian izeneko tailerra burutuko da urriaren 11tik abenduaren 20ra bitartean Elizondon, Arizkunenea kultur etxean. Tailerreko saioak ortziraletan izanen dira, 10.00etatik 11.30era. Tailerrean parte hartzeko beharrezkoa da lehenagotik izena ematea, haizealoira@gmail.com helbidera idatziz edo 655747695 telefonora deituz egin daiteke. - F.A.G.