etxalar - Etxalarko Euskara Batzordeak antolatuta Kultur Egunak izanen dira egunotan. Ortzegunean, 19.00etan Bortziriak solasean liburuaren eta DVDaren aurkezpena eginen dute Kultur Etxean. Ortziralean, berriz, Estitxu Pinatxo abeslari beratarraren eta Mikel Santxez musikari lesakarraren eskutik Dama Beltzak kantaldia eskainiko dute Kultur Etxean (20.00). - A.A.A.