zubieta. Hamaika ekitaldiz gozatu dute asteburuan zubietar eta bisitariek. Ostiralean, urteroko ohiturari eutsiz, pintxo lehiaketa eta mus txapelketa izan zituzten. Herritarrek mikro-ipuin eta ilustrazio lehiaketara aurkeztutako lanak eta Ameli ipuin-kontalariaren istorioak atseginez aditu zituzten, Hor dun koxka taldearekin dantzatu baino lehen. Halere, larunbatekoa izan zen egun handia. Artisauen lanak, urdaiazpiko eta gaztaren pisua asma-tzeko apustua.. Kukai dantza-taldeak emanaldi ederra eskaini zuten eta oaldunek harrera ederra egin zieten (eskuinean). Txaloek hautsi zuten emanaldia eskaini bitartean ikusleen artean lortutako isiltasun gozagarria.Azpeitiko trikitilari eta pandero-joleak lagun, mahai-inguruan 110 lagun inguru bildu ziren (ezker). Pontx pailazoak, Elektrotxarangak, sari-banaketak, zozketek eta La Jodederaren musikak borobildu zuten eguna. Argazkiak: Izaskun Zubialde