zubieta. Errege bezperan aditu dira aurten lehengoz joare doinuak Zubietan. Herriko gaztetxoak izan ziren joareak astintzen lehenak. Goizean goiz bordetara urteroko itzulia egin eta herrian eskean ibili ziren arratsaldera arte. Doneztebera bisita egin eta afalondoan, helduak izan ziren joareak soinean paratu zituztenak. Zubietatik Aurtiz eta Iturenera joan ziren bisitan eta denera 52 joaldun bildu ziren azkenean. Argazkia: Izaskun Zubialde