elizondo - Arras Baztan Fundazioak Euskoari buruzko solasaldi bat antolatu du. Asteazkenean, 20.00etan izanen da, Arizkunenean. Mintzaldiaren izenburua Tokiko txanpona, tokiko ekonomia bultzatzeko tresna. ‘Eusko’ txanponaren esperientzia da, eta Euskal Moneta elkarteko lehendakariordeak, Xebax Christyk emanen du. Eusko txanpona Ipar Euskal Herriko tokiko moneta da eta helburua du tokiko ekonomia indartzea, baita nekazaritza herrikoia, euskara eta tokiko merkataritza ere, ingurugiroa zaindu bidenabar. Txanponak helburu horiei buruz ibiltzeko konpromisoak eta betebeharrak finkatzen ditu eta modu horretan, eguneroko hautu ekonomikoen bidez aipatu helburuen aldeko lanketa egiten du.

Europa mailan tokiko moneta aitzindaria dela Euskoa, Alemaniako Chiemgauer eta Ingalaterrako Bristol Poundaren aitzinetik. Datu baterako, 2020 urte hastapenean 1.500.000 eusko inguru mugitzen ari da. Eusko txanponak 3.800 kide partikular ditu, 1.000 profesionaleko sarea, 22 udal eta Euskal Hirigune elkartea ere bai. - F.A.G.