Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak, 0-3 urte bitarteko haur hezkuntzako udal ikastetxeetan obrak egiteko hainbat diru laguntza banatuko ditu Nafarroako udal eta kontzejuendako. Horien artean, Baztango Udalak ere jasoko du laguntza. Udalak Baztan Haur Eskolako ateak eta ateen euskarriak aldatzeko 3.000 euroko aurrekontua aurkeztu zuen, erdia baino gehixeago emanen du, 1.560 euro.