Baztango Udalak bi basoren aprobetxamendua enkantera atera berri du. Batetik, Ubedo alderdian dagoen baso aprobetxamendua enkante bidez saltzeko baldin-tza ekonomiko administratiboak onartu ditu. Hasierako prezioa 7 .147, 22 eurokoa da BEZ kanpo. Bertzalde, Sastra, Arluz eta Belateko alderdietan dagoen baso aprobetxamendua ere enkante bidez saltzeko prozedura martxan jarri da, eta hasierako prezioa 61.084,18 eurokoa izanen da, BEZ kanpo.