Arraioz Sagardia eta Irurita Miguelene taldeak ariko dira abuztuaren 1ean, Arraiozen jokatuko den Baztan-Errekako Laxoa Kopako finalean. Sasoian dauden bi talde ariko dira aurrez aurre, batetik iruritarrak, iazko txapeldunak, eta bertzetik arraioztarrak, etxean jokatuko dutenak,aspaldi txapelik jan-tzi gabeak baina torneo bikaina jokatzen ari direnak, azken bi kanporaketak gogor borrokatuta gainditu dituztenak.

Pasa den asteburuan jokatu ziren final aurrekoak. Lehenbizikoan Doneztebe The Moment eta Arraioz Sagardia lehaitu ziren. Bear Zanan jokaturiko partiduan doneztebarrak nagusitu ziren, 5-4, baina itzulerakoan, Arraiozen, etxekoek 5-3 irabazi zuten, finalerako txartela eskuratuz. Partidu ederrretaz eta emozioz beteriko kanporaketaz gozatzeko auekra izan zuten zaletuek.

Bigarren finala aurrekoan ez zen hainbertzerainoko lehiarik izan, Doneztebe Zarbonet eta Irurita Migueleneren arteko bi partiduak irabazi zituzten iruritarrek, 2-5 Donezteben eta 5-1 Iruritan, finalera sailkatuz.