Euskaraldia sustatzeko asmoz Baztango Euskaraldiko batzordeak Euskaraldia Baztanen 15 egun, 15 herri ekimena jarri du martxan. Herritarrek nahi bezala Euskaraldiko mural bat egin, argazkia atera eta sare sozialetan zabaldu ondotik, murala egiteko erronka bertze herri bati luzatzen diote. Erratzuk hasi zuen erronka, eta gerora Irurita, Berroeta (ezkerreko argazkia), Lekaroz (eskuinean), eta Arraiozko herriek dagoeneko osatu dute. Orain Amaiur eta Azpilkuetako herriei pasa diete erronak egiteko txanda. Helburua herritarrak inplikatzea da, parte har-tzea eta Euskaraldiari begira aktibatzea, eta ari dira helburua lortzen mantxo-mantxo, dagoeneko 685 lagunek eman dute izena.