Urdazubirrek ere bat egin dute aurtengo Euskaraldiarekin eta ortziraletik aitzinera aunitz izanen dira Ahobizi edo Belarriprest rolak hartuta, jendearen hizkuntza ohituretan eragiteko ariketan parte hartuko dutenak. Dagoeneko izena eman dutenek Euskaraldiko txapak kultur etxean hartzen ahalko dituzte, gaurtik ortziralera, 18.00etatik 20.00etara. Oraindik izena eman ez dutenek ere bertan ematen ahalko dute