Francisco Joaquin Iriarte adinekoen egoitzako langileek protesta egin dute adinekoen egoitza kudeatzen duen IDEA enpresaren bulego nagusian, Zizurren. Langileen aldarrikapenei enpresak "entzungor egin eta ERTE baten mehatxuarekin eta eguberrietako aparteko ordainsaria ez ordaintzearekin erantzun zuen". Hori dela eta, egoeraren salaketa beraien bulegora eramatea erabaki dute langileek.