Iaz ezin izan zen Arizkun Rock jaialdia egin, baina antolatzaileak gogotsu ari dira aurtengoa prestatzen. Ekainaren 19an izanen dela aitzinatu dute bideo eder baten bidez, laster informazio gehiago emanen dutela iragarriz. Bitartean, jaialdia finantzatzeko lanetan buru belarri dabiltza, abenduan zozketa bat egin zuten eta orain produktu desberdinak saltzen ari dira, maskarak, kamisetak, haurrendako bodyak...