Lorea Lizarreta erratzuarrak jasoko du aurten Baztango Udalak bailararekin zerikusia duten ikasketa akaberako lanak eta proiektuak diruz laguntzeko 500 euroko beka. Aurten bi proiektu aurkeztu dira, baina epaimahaiak horietako bat baztertu du oinarriak betetzen ez zituelako, hortaz onuradun bakarra izanen da.
Elikagaien Prozesu eta Produktuen Berrikuntzan gradua egiten ari da Lizarreta, Nafarroako Unibertsitate Publikoan, eta aurkeztutako proposamenean Jauregia esnekietarako postretarako esneki berria diseinatuko du. Proiektuaren emaitza txosten bat izanen da, ekoizpen berri horren formulazioa, elaborazio prozesua, merkaturatzea eta salmenta bilduko dituena. Gainera produktu berria teknikoki eta ekonomikoki bideragarria ote den aztertuko du.