Elizondoko hainbat karriketan harlauzekin egindako espaloiak egoera txarrean zeuden, hainbat harri solte, estropezu egiteko arriskupean. Gainera, urteetan zehar pilatutako zikinkeriak euria egiterakoan irristagarri bilakatzen zituen, hortaz, Elizondoko herriak bulkatuta hainbat karriketako espaloiak garbitu eta konpontzen ari dira.

AUZOLANA Bertzalde, larunbaterako auuzolanerako deialdia egin du Elizondoko Herriak. Oinaskako ur jauzirako bidean zenbait lan egin behar dituzte eta 8.00etan Oinaskako zakurtegian egin dute hitzordua. Motozerrarekin, desbrozadorarekin eta eskulanean ariko den jendea behar da. Parte hartzeko izena eman behar da (biharko 14.00ak arte) izen abizenak eta nortasun agiriaren zenbakia, 699314514ra bidaliz.