40 lagun baino gehiagok parte hartu zuten pasa den larunbatean Arizkunenea kultur etxean Euskal Herriko Oinherri egitasmoaren barrenean dagoen Kerizu Beretik elkarteak eta Baztango Udalak herrietako parkeen inguruan antolatutako hausnarketa jardunaldia.

Nora Salbotxek, Amaiurko herri eskolako zuzendariak, Kerizu Beretiken orain arteko ibilbidea azaldu zuen. Ondotik, Maite Azpiazu azpeitiarrak eta Oinherriko langileak Oinherri zer den eta haurren kulturaren eta herri hezitzailearen baloreak izan zituen hizpide. Akitzeko, Txusma Azkona, Lizarran plisti plasta familiaren gunearen arduradun zena, parke hezitzaileen nolakotasunaz aritu zen. Baztango ikastetxe guztiak herri hezitzailearen ekimeneko partaide dira eta lan taldeak osatuko dituzte proiektuak garatzeko.