Emozioak koloretan: Baztan, beste begirada bat izeneko erakusketa zabaldu zen atzo Elizondon, Arizkunenea kultur etxean. Baztango bortz emakumek, Mila Esteban, Blanca Jimenez, Isabel Olondriz, Mari Puy Luquin eta Ana Gonzalez Diez (Ananda), Baztango inguruak ardatz hartuta margotutako 100 koadrok osatzen dute erakusketa.

Maiatzaren 30era arte bisitatzen ahal izanen da erakusketa, astelehenetik ortziralera 18.00etatik 20.00etara eta asteburuetan 12.00etatik 14.00etara eta 18.00etatik 20.00etara.

Margolariek bertze ekimen berezi bat ere eginen dute erakusketarekin batera. Ikastetxeei erakusketa bisitatzeko gonbidapena egin diete, eta haurrekin tailer moduko bat eginen dute, zeinean margolariekin batera koadro bat margotuko duten.