Baztango Kultura Batzordeak antolatutako Baztan Kantuz ekimenak hileroko hitzorduekin jarraitzen du eta atzokoan Gartzain izan zen elkartzeko lekua. Hamarnaka lagunek, musikarien laguntzaz, herriko karrikak zeharkatu zituzten euskal kantuen doinuekin xoko guztiak alaituz. Udan ere jarraituko du, honela uztailaren 18an Berroetan eta abuztuaren 15ean Amaiurren izanen dira hurrengoak.