Lurralde Kohesiorako Departamentuak araztegi bat eraikiko du Azpilkuetako Zuaztoi auzoan. Ekainaren 30ean aldez aurreko urrats gisa, Nafarroako Gobernuak erabaki zuen, proiektua premiazko deklaratzea, nahitaezko desjabetzearen ondorioetarako, lanari lotutako ondasun eta eskubideen okupazioa.

Proiektuak araztegi bat eta hustubideak izanen ditu, erabat saneatutako urak husteko. Horretarako, NILSA enpresa publikoak proiektua idatziko du, 2022ko lehen seihilekoan aurkeztu ahal izateko.

Zuaztoik 51 biztanle ditu eta ez du hobi septikorik; aitzitik, baserrietako isurketa urriak errekasto edo belardietara askatzen dira. Baztango Udalak estolderiaren udal sareak berritzea sustatu du eta instalazioa eraikitzerakoan sare berrietara konektatuko da.

Karga organikoko isurketak bakarrik daudenez eta industria-jarduerarik ez dagoenez, instalazio txiki batean lan eginen da. Hura kokatzeko egokientzat jo diren lursailak Zurruzteko Errekaren eskuineko ertzean daude. Araztegitik erabat garbi ateratzen den isuria isurtzen den lekutik 200 metro igarotzen dira Baztan ibaiaren adarra den Araneko Errekarekin bat egiten duen lekuraino.

Jendaurrean jarri ziren, 15 egunez, Zuaztoiko hustubidea eta araztegia izeneko proiektua eta hark ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda.Epea bukaturik, behin betiko onetsi zen aipatutako proiektua, baita ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda ere, eta jendaurreko aldian aurkeztutako alegazioa ezetsi zen.

Orain, proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei eta Baztango Udalari, desjabetzearen onuraduna den aldetik, dei egiten zaie abuztuaren 31n Udalean ager daitezen ukitutako ondasunak eta eskubideak okupatu aurreko aktak egitera.