Nafarroa Berriz Altxak errepublika aske eta burujabea aldarrikatzeko helburuz antolatutako Amaiuraldia ekainaren 5ean eginen da.

Goizeko 11.00etan eginen zaie harrera parte hartzaileei Amaiurren, eta ordu erdi geroago eginen dute ekitaldia. Gero, oinez abiatuko dira Arizkunera, Ordoki auzora. 3 kilometroko ibilaldiaren ondotik, autobusak hartu eta Elizondora hurbilduko dira, beran bazkaldu eta bestarekin jarraitzeko. Haurrendako txokoa izanen da irrien Lagunen eskutik, eta bertzalde, musikaz gozatzeko aukera ere izanen da, Madame Birrots eta Trikidantzekin.

Bazkariko menuaren txartelak 30 euro balioko ditu eta entsalada, paella, bildotsa txilindron erara, postrea, kafea eta kopa izanen ditu. Amaiurren auto ilarak ekiditeko, ekitaldira busean joatea eskatu dute antolatzaileek.