Síguenos en redes sociales:

Lesakan Euskaraz Bai Egun arrakastatsua

Lesakan Euskaraz Bai Egun arrakastatsua

lesaka. Euskaraz Bai Eguna ospatu zen igandean, Lesakako Euskara Batzordeak antolatu zuen udalaren laguntzarekin. Goizean karrikabuelta egin zen txistulariekin, Alondigan 11 bikote ilarrak prestatzen hasi zen bitartean. Eguerdian Beheko Plaza eta Zarandiako etxeei izena paratu zieten Euskara Batzordeko kideak, Abesbatzaren eta trikitilarien laguntzarekin. 90 bat lagun bildu ziren Arranoko bazkarian eta bazkalondoan, euskal kantu zaharrak izan ziren Eutsi taldearekin. argazkia: aitor a.A.