Bortzirietako eskuz banakako hamabigarren pilota txapelketa abiatu da asteburu honetan. Guzira 104 pilotari lehiatuko dira, zor-tzi kategoriatan banatuak. Bortz herrietako pilotariak ez ezik, Oiar-tzun, Hondarribia, Baztan, Malerreka, Sara, Senpere, Baigorri eta Iruñekoak ere ariko dira. Partidak, hori bai, Bortzirietako pilotalekuetan jokatuko dituzte: Beran asteazken arratsaldeko 4etan, ortziral arratsaldeko 5.30ean eta igande eta larunbat goizeko 09.30etik ai-tzinera; Lesakan, larunbat goizeko 09.30ean hasita; Igantzin, ortziral arratsaldeko 6.00etan hasita; Aran-tzan larunbat goizeko 10.00etatik aitzinera eta Etxalarren igande goizeko 10.30ean. Txapelketa hau lau terdiaren barrenean jokatuko da eta dena ongi ateratzen bada, martxoaren 9an jokatuko dira finalak Lesakako pilotalekuan.
- Multimedia
- Servicios
- Participación