bera - Berako Udalak eta Kultur Batzordeak antolatuta, gaita eta atabala tailerrak eskainiko dituzte otsailetik ekainera larunbatero 13.00etatik 14.00etara Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskolan. Izena emateko epea urtarrilaren 30era arte zabalik dago eta 100 euro ordaindu behar da. Ikastaro bakoitzeko guttieneko kopurua bortz lagunekoa da. Izena emateko 948 012 012 telefonora deitu behar da. Argibide gehiago Kultur Etxean, 948 63 12 22 telefonora deituz edo kultura @bera.eus helbide elektronikora idatziz. - A.A.A.