sunbilla - Malerreka, Bertizarana, Basaburu Txikia eta Sunbillako “sehaskan” sartzeko gonbidapena luzatu dute Bidasoaldeko bideo eta ikusentzuneko lanak biltzeko aurten sortu duten bidasoa.info webguneko kideek.

XX. mendeko tokiko ohiturak, lanbideak, sinesmenak eta bizimodua islatzen duen Malerreka, maldan goiti eta beheitiko kontuak erreka bazterreko kantuak dokumentala ikusteko aukera eskainiko dute, doan. Dokumentalak eskualdeko 56 lagunen lekukotasunak ditu eta “haien solasek kulunkatuko gaituzte maldaz malda eta errekaz erreka”.

Maite Lakarrek eginiko elkarrizketek eta Iratxe Eizagirreren ahotsera bilduak osatutako lana da, Malerrekako Mankomunitateak eta Euskara Zerbitzuak sustatuta, eta Labrit Multimediaren produkzio, errealizazio eta zuzendaritzapean, garatutakoa. - A. Arotzena