Síguenos en redes sociales:

Irigoien, berri ere Herri Taldeko buru

Irigoien, berri ere Herri Taldeko buru

etxalar. 26 urtez alkatea izan den eta gaur egun ere alkate den Miguel Mari Irigoien Sanzberro izanen da Herri Taldearen zerrendaburua. Berekin batera, hauek osatuko dute Herri Taldea: gaur egun zinegotzia den Jose Mari Maia Ariztegi izanen da bigarrena, eta ondotik, Ainara Arburua Olagarai, Xabier Etxarte Mikelestorena, Maite Irisarri Babaze, Garazi Remon Ibarra eta Garbiñe Maia Mikelestorena. Argazkia: erran.eus