SUCESOS
El fallecido en accidente en Sunbilla: dueño de las populares tiendas textiles Alonso
Kankailuen topaketa Igantzin
igantzi. Kankailu Topaketa antolatu du Igantziko konpartsak igandean, 20. urteurrena ospatzeko. Hiru talde ibiliko dira herriko karriketan: Lapurdiko Bastidakoa, Legazpikoa eta bertakoa. 10.00ak aldera bildu eta hasiko dituzte prestaketak. Gosaldu ondotik, 12.00etan, itzulixka eginen dute, zenbait lekutan gelditu eta dantzatuz. 13.00etan dantzatuko dituzte kankailuak azkenekoz plazan eta Biltoki Elkartean izanen dute bazkaria. Argazkia: O. Txoperena