SUCESOS
La víctima mortal número 31 en accidente de tráfico en lo que va de año en Navarra
Kalamuari buruz saioa gurasoei zuzendua
Astelehenean eskainiko dute Etxalarko Kultur Etxean (18.00)
etxalar - Nafarroako Gobernuaren Kalamuak zure garunari eragiten dio kanpainan oinarrituta, hainbat tailer eskaintzen ari da azken aldian Bortzirietako Gizarte Zerbitzua. Arantzan eta Lesakan 15-20 urte artekoentzat saioak egin dituzte eta ekainaren 7an gauza bera eginen dute Berako Beralandetan, 17.00etan. Aitzinetik, nerabeen gurasoentzat informazio-saioa antolatu dute Etxalarren. Azken hau, astelehenean 18.00etan izanen da. Izena emateko 634 223 659ra (WhatsApp) edo info@ bortziriakgz.eus helbidera idatzi behar da. - A.A.A.