etxalar - Azken urteetan bezala Haurraren Eguna bi egunez osatua egonen da Etxalarren. Ortziralean Landagain Eskolako ate ireki jardunaldia izanen dute. 11.00etan Landagain Ttiki abesbatzak kontzertua eskainiko du eta ikasleek ikasturtean zehar egindako lanak ikusgai izanen dira.

Igandean, XXXI. Ipuin Topaketa ospatuko dute. 10.30tik 12.00etara eskolako ateak irekita egonen dira berriz ere nahi duenak bisita egiteko. Gainera, eskolako atarian eta aretoan ikasleen ipuinak irakurtzeko aukera izanen dute herritarrek. 12.30ean frontoian LHko ikasleek beraiek sortutako ipuinak irakurriko dituzte. Haur eta gurasoek bazkaria eginen dute frontoian. 14.30etik 17.30era, Txiribuelta Elkartearen eskutik, hainbat ekintza eginen dituzte. 17.30ean berendua eskainiko zaie haurrei. Landagain Eskolak antolatu du eguna, Guraso Elkarteak, Udalak eta Altxatak lagunduta. - A.A.A.